Zer da L1BREC0N

L1BREC0N Europako hegoaldean ekonomiako sektore estrategikoetara aplikatutako teknologia irekien sektoreko erreferentziazko nazioarteko ekitaldia da. Bilbon egingo da 2020ko azaroaren 11n.

LIBRECON antolatzen dute, batetik, ESLEk, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkarteak, eta, bestetik, Asolif-ek, Software Libreko Enpresen Federazio Nazionalak. Bi urtez behin egiten da.

LIBRECONen azken edizioa ere Bilbon egin zen 2018an, eta 1.000 lagun inguru bildu zituen. Pandemia dela-eta OPEN teknologiekiko interes ezin handiagoa dagoen une batean iritsi da aurtengo edizioa. COVID 19ak azkartu duen eraldaketa digitalak sektore estrategikoetan, teknologian kasu, industria propioa izatea zein garrantzitsua den ikusarazi du. Hori dela eta, ESLEk beste behin ere LIBRECON sustatzen du open source konponbideak aurkezteko azken hilabeteotan tsunami bat pasan duten eta konponbideen beharra duten hainbat esparrutan, besteak beste, honakoetan: telelana, telehezkuntza, e-commerce eta administrazio publikoko eraldaketa digitala. 

Bizi dugun egoerara moldatuta eta segurtasun osoz, online formatuan egingo da. Ekitaldiaren xedea topagune erreferentziagune izatea da norberaren esparruetara aplikatutako teknologia irekien azken joerak ezagutzeko eta negozioak garatzea sustatuko duten ezagutzak partekatzeko.

Hitz batean, lan egiteko open ereduek eta teknologia irekiek ingurune aldakor batean berrikuntza teknologikoaren premiarako konponbide gisa estrategikoki posizionatzeko aukera dute. Kode irekian idazten den errealitatea.

Newsletter