SINERGIAK ETA NEGOZIO-ABAGUNEAK SORTZEKO AUKERA PAREGABEA

Teknologia berriak jokoaren arauak eta duela gutxi genituen jarduteko moduak aldatzen ari dira, eraldaketa handia izaten ari dira, are nabarmenagoa pandemiaren ondorioz.

Open lan-ereduak eta teknologia irekiak berrikuntza handia ekarri izan dute beti, urte hauetan guztietan Interneten garapena gidatu dute eta krisiak eta baliabide eskasiak ezaugarritzen duten ingurune batean berrikuntza teknologikoaren premiarako konponbide gisa estrategikoki posizionatzeko aukera bikaina dute.
LIBRECON bidez IKT OPEN sektorearen eta eraldaketa digital sendo eta azkarra behar duten gainerako sektoreen (industria, hezkuntza eta merkataritza nabarmentzen dira haien artean) arteko lotura biltzen dugu, hartara sinergiak eta negozio-abaguneak sortzeko.
Open source geldiezina da, enpresa handi guztiak teknologia irekiak erabiltzen eta komunitatean lan egiten ari dira jada. Hortaz, sektore horietan OPEN teknologiak sartzeko abagune paregabea dugu. Prest al gaude horretarako?
Baliabide teknologikoen eskari handia dagoen une honetan, LIBRECON aukera ona da IKT enpresentzat –erronka berrientzako konponbideekin- zein enpresa industrialentzat haien negozioak lehiakorragoak izan daitezen. Eta zer esanik ez hezkuntzarentzat, irisgarritasuna eta irakaskuntzaren kalitatea bermatuko duten tresnak baititu; eta merkataritzarentzat, online erosketen inpaktua gero eta handiagoa baita. Hori guztia eta askoz gehiago LIBRECONen.